lageneracionquedestruiraelmundo

MANIFESTUA


Gazte batzuk aspertuta daude helduek, hedabideetan, haien inguruan ematen duten irudi desitxuratuaz. Ikustarazi nahi dute ez direla baldar hutsak, ez diotela uzten ikasteari ezta lan egiteari, ez dietela pertsona nagusiei ziturik botatzen, ezta labana sartzen ordua eskatzen dioten lehenengoari (“guztien ahotan bakarrik gaudenez halako gauzaren bat egiten dugunean” joan den egunean kexatzen zen bat) EZ, EZ… EZ! Gazte dibertigarriak eta gizabidezkoak existitzen dira, amodio, emantzipazio, diru… helduek dituzten arazo berberekin, bai, benetan, gazteek eta helduek ilusio berdinak dituzte. BAI! Gazteek eta helduek ilusio eta arazoak konpartitzen dituzte! GAINERA badaude gazte batzuk helduekin ezinegonak konpartitzeaz aparte konprometituak eta elkartuak direnak, asmo pedagogikoa duten ekintzak antolatzen dituztenak... agian honek  serioegi ematen du… ekintza hauei, jolasak, kanpaldiak, gaubelak, zinema... deitu diezazkiekegu. Ba bai, jaun-andreok… GAZTE HAUEK EXISTITZEN DIRA! BENETAN, GURE AUZOTIK IKUSI DITUGU!  


Nekatuta daude haien lana gizarte mailan baloratuta ez dagoelako eta eragile hezitzaile bezala egiten duten gizarte lana aintzat hartzen ez delako. Klandestinitatean zeuden gazte gutxi hauek (13.000 pertsona baino gehiago) hitzetatik-ekintzetara pasatzea erabaki dute, lau haizetara bizirik daudela eta lan egiten jarraitzeko asmoa dutela oihu egiteko. Haien helburu nagusia ondo pasatzea eta dibertitzea da. Nahiz eta askotan zaila izan, saiatzen dira, beste gizaki guztiak bezala. Eraldaketa sozialean sinisten dute ere, berdintasunean, errespetuan, elkartasunean oinarritutako gizarte bidezkoago bat sortu nahi dute eta, horretarako, gaur egun ezagutzen dutena txikitu behar delakoan daude edo, hobeto, berriz eraiki behar dute, guztiontzat hobeagoak izango diren zutabeetan oinarrituta. Horrexegatik auto-izendatu dira: MUNDUA TXIKITUKO DUEN BELAUNALDIA BERRIZ ERAIKITZEKO!


Lan potolo hau aurrera eramateko 4 ekintzetan oinarritutako programa garatu dute:

  1. Parte-hartuz behatze lan auto-antropologiakoa. Honen bidez barrenak aterako dizkiete hedabideek ahaztu dituzten mugimendu eta pertsonei. Beraiek, tripodea eta megafonoa hartuta, zer diren azaltzeko bideo bat egingo dute, era berean, protagonistak eta bozeramaileak izanez. Beraien burua aurkezteko beraien burua aski dute!!!
  2. Penintsulako iparraldeko toki ezberdinetan ehun kokaleku baino gehiago. Kanpaldi hauek udan zehar aurrera eramango dira eta lagunen artean hobeto moldatzeko balioko dute. Elkarbizitza, talde lana, sormena eta ardura bezalako balioak landuko dira.
  3. Hamaika ikastaro eta entrenamendu gimnasia hezitzailea egiteko. Hau guztia  hasiberriak hezitzeko, etorkizuna haiena delako eta haien auzoetan urteko ekintzak programatuko dituztelako: jolasak, irteerak, emanaldiak…
  4. Urteko jaialdiak, federazio bat osatzen duten talde guztien festa nagusia ospatzeko topaketak. Elkarrekin ikusteko, bizirik daudela ospatzeko eta mugimendua aurrera eramateko momentu egokiena.

Orain arte ikusezinak izan gara baina kalera aterako gara, jendeak gure ahotsa adituko du eta gure aurpegia ere ikusiko du.
BAI, IKUSIKO GAITUZTE!