lageneracionquedestruiraelmundo

BIDEO LEHIAKETA

Picture

Hona hemen itxaroten ari zineten laburmetraia lehiaketa! Gure laguntza behar duzu eta geuk zeurea. Bada garaia jendeak jakin dezan zer den aisialdiko taldeek egiten duzuena! Munduari ezagutzera eman behar gara! Zuen astialdiko taldeen ateak eta leihoak zabaltzeko momentua heldu da lau haizeetara oihukatu dezazuen zer egiten duzuen eta ingurukoek zelan ikusten zaituzteten!


Oso erreza da. Kamaradun sakelako telefono batekin eta ordenagailu batekin nahikoa duzue. Jakin nahi dugunez, zelakoa den zuen astialdi taldea, proposatzen dizueguna zera da; gutxienez minutu bateko eta gehienez bost minututako iraupena duen mini bideo bat egitea. Bideo mota eta formatua edozein izan daiteke (dokumentala, zientzia-fikzioa, iragarkia, animazioa, abentura, kanta herrikoia…) Hori bai betiere, zuen zirrarak jasotzeko asmoarekin honako bi galdera hauei erantzun bat ematea da gure helburua:

  • Zelan ikusten dut/dugu gure taldea? Zer suposatzen du zuentzako talde baten egoteak? Zer da egiten duzuena? Esperientziak, berezitasunak, jardunbidea eta abar.
  • Zelan ikusten zaituztete zuen auzoan, herrian, familian, lagunartean? Zer deritzote egiten duzuenaren inguruan? Zein da beraien iritzia? Zein da zuen ustez zuengan dagoen kanpoko irudia? Bilatu zuen taldearen inguruan ikuspuntu ezberdinak, zuen ingurukoen iritziak irudikatu... nahi duzuena hau adierazteko.